XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jondone Jakue Santiago epistola honetan ikusalde praktiko batetan kokatzen da, hots: obrak behar direla, fruituak, eta ez hitzaren onarpen soila;Ikus
Sinetsi, deabruek ere egiten dute: Jac 2,18.
Adimenduzko baiezko huts-soilak ez du balio eta ez da aski salbatzeko: Jac 2,14-26.
Beste toki batean
San Paulo gizonaren justifikazioaz ari denean, espekulatiboki ari da; Santiagoren jarrera, aldiz, praktikoa da soilki.
Fede-kontzeptu desberdina adierazten dute.
Haatik, benetako oposaketa edo kontradiziorik ez dago bien artean.
Esan behar da, halere, Testamentu Berrian idazki hau bakarti ageri dela.
Hemen izan ezik, fedea ez da beste inon adimenduzko onarpen huts-soiltzat hartzen.
San Joanen idazkietanEta beronen ahaide hurbila den
Testamentu Berriko beste idazleetan baino maizago ageri da, beraz.
San Joanek badu teologia bat bere gisakoa eta propioa.
Jesukristo bera da teologia honen zentru eta muina.
Jesukristo da Jainkoaren semea, Aitak guri, betiko bizitzea emateko, bidalia.
Sinetsiz eskuratzen du gizonak Jesus, eta Hura hartzearekin hartzen du betiko bizia.
Zer da Joanentzat
Askotan
Izan ere, Jesus da lekuko bat, testigu bat.
Berak ikusi duena eta dakiena kontatu egin digu guri. Ikus Jo 3,10.
Hau da notatzekoa San Joanengan: Jesus azaltzen dela, denbora berean, agertzaile eta Agerkundearen objetua bezala (errebelatzaile eta errebelatua).
Beraz, Jesus sinesten dugu eta Jesusi sinesten diogu.
Jesusek esaten digu Bera dela Jainkoaren Semea: beraz, Jesusi sinetsi behar zaio, eta denbora berean Jesusengan sinetsi behar da.
Pasarte askotan senidetasun bat nabari da
Ikus, adibidez: Jo 17,21-23; 14,12-20; Jo 20,31 eta Jo 17,3, etab.
Horrek esan nahi du, noski, badela hurbiltasun bat Jesusengan sinestearen eta Jesus ezagutzearen artean; ez dagoela, alegia, ezaguera gabeko sinesterik (egon daiteke, haatik, sineste gabeko ezagupena!).